Esan ahal banizu

Denborak, erran nizun, ez du deus esanen,

Denborak guk ordaindu beharrekoa daki soilik;

Erran ahal banizu jakin araziko nizukeen.

Negar egin beharko genuke pailasoen emankizunetan,

Estropezu egin beharko genuke musikariek jotzean,

Denborak, erran nizun, ez du deus esanen.

Ez dago zoria igertzerik, dena den,

Erran ahal baino gehiago maite zaitudalakoz,

Erran ahal banizu jakin araziko nizukeen.

Haizeak jotzean nonbaitetik etorri beharko du,

Arrazoirik izan behar du hostoak zimeltzeko;

Denborak, erran nizun, ez du deus esanen.

Beharbada arrosek benetan hazi nahi dute,

Ikuskaria benetan saiatzen da irauten;

Erran ahal banizu jakin araziko nizukeen.

Demagun lehoi guztiak jaiki eta badoazela,

Eta ihes dagitela erreka eta soldadu guztiek;

Denborak, erran nizun, esanen ote du deus?

Erran ahal banizu jakin araziko nizukeen.

                                                                                                               W.H. Auden

Hurrengo podcasta

Marvin Gaye Swing Doinuko Gauak saioan

ar. Api 17 , 2012

Podcast gehiago

Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan