Irabazle eta galtzaileak

Irabazle bat eta galtzaile bat elkartu dira gaur, noizbait gudu-zelai izandako parajean

Ez zeukaten hitzordurik jarrita, baina biek sentitzen zuten barruan, nolabait, bertara heldu beharra zeukatela, eta bakoitzak aukeratu du bere bidea, bide ezberdin bat.

Iritsi dira iritsi behar ziren lekura, eta noizbait gudu-zelai izan zela oroitu dute biek. Ez dute ezpata-burdin apurturik ikusten lurrean sartuta, ez dago kanoi-balaz egindako zulorik zuhaitzen sabelean. Irabazleak eta galtzaileak, aldiz, erraietan dituzte ezpata-burdinak sartuta, kanoi-balaz egindako zuloak dituzte bularraldean. Gudu-zelaia igo zaie biei gorputzetara, sartu zaie biei sabelean barrura. Gudu-zelai bat erraietan.

Hurrengo podcasta

Herdoildutakoak

og. Mar 8 , 2012