Herdoildutakoak

Federico Garcia Lorca hil zuten pistolak herdoilduta daude aspaldi. Lasa eta Zabala hil zituzten pistolak ere herdoildu egin dira. Oxido-usaina dago hilotzen inguruan.

Zer gertatzen da, ordea, herdoildu gabeko burdina badago oraindik? Bizi-bizirik dagoen burdina, eguzkipean distira egiten duena, begiak mintzen dituena, burdin goria. Ez da ezer gertatzen, denok gaude konforme, irabazlerik eta galtzailerik ez dagoela badakigu, lasai gaude.

Ez da ezer gertatzen. Baina zer gertatzen da gure begiak hartzen dituenean herdoilak?  Oraindik gutxiago gertatzen da. Haien begiak eta gureak ez dira begi berak, baina begi berdinak dira. Zer gertatzen da haien begiek herdoila dutenean? Gure begiek herdoila dute, baina badakigu. Haien begiak dira herdoila izan eta ez dakitenak.

Hurrengo podcasta

Funanbulista

og. Mar 8 , 2012
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan