Harri bat trenbidean

Harri bat trenbidean, minutu gutxiko itxaronaldia, larritasun maila handiko uneak dira, ez dadila inor behar baino gehiago mugitu, ez dezala inork segurtasunezko katea zeharka, harri bat jarri baitute trenbidean, iraultzear da dena hemen eta ez dugu inon iraultzaren zantzurik usaintzen, aukera txikiak dira sekuentzia bakoitzean ezustean pasatzen zaizkigunak, kuku kantu goiztiarra, burdin arteko zarata, bagoi bat ikusten dugu pasatzen baina hurrengoa ez, hasiak dira poliziak harrobietan galdeketak egiten, errailetatik atera den mundua, kezko seinalea inon zapaltzerik ez duten biztanleentzat.

Erraiak kanpoan dituela arnasa hartzeari utzi dio, duela ezer ez, periodikoa leituz entretenitzen zen gidariak. Nahikoa izan dira harri bat eta leiho lausotua abiadura bizian zihoan mundua bere onetik ateratzeko.

Hurrengo podcasta

ZaratataraZ "metralleta" berezia

al. Ots 27 , 2012
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan