Arrosako jardunaldiak otsailaren 25ean Bergaran

I.Jardunaldiak izan arren Arrosa irrati sareak, bere sorreratik hainbat irratiren arteko elkarlana burutu du. Irrati bakoitzaren euskarazko irratsaioak elkarbanatzeaz gain, irratien arteko lankidetzaz eta auzolanaz aurrera egiteko bideak jorratu izan ditu bere jardunean.
Otsailaren 25ean izango dira Irratiok Elkarlanean I.go Jardunaldiak Bergarako gaztetxean eta bakoitzaren tresnak zein ezagutzak trukatzea izango da jardunaldien asmo nagusia.

Jardunaldiak goizeko 9:30etan hasiko dira harrerarekin eta 10etatik aurrera irratigintzari lotutako hainbat tailer praktiko izango dira. Eguerdian Gaztetxean bertan bazkaltzeko deskantsua hartuko da.  Arratsaldean hausnarketarako tartea izango da eta  mahai inguruak izango dira: Euskara eta komunikabideak eta Generoa eta komunikabideak.

Bukaera emateko kontzertuak izango dira 22.00etan: La Pop’lla eta Manillares Iturriaga

Dei berezia egin dute hastear edo hasi berri dauden irrati libreak jardunaldietan parte hartu dezaten, baina bertaratzea erabat librea izango dela jakinarazi dute. Euskal Herriko euskal irrati txiki eta irrati libre guztiak gonbidaturik daude. Jardualdien gaineko informazioa jaso nahi izanez gero idatzi arrosa.sarea@gmail.com helbidera.

Hurrengo podcasta

Ilarduia, Egino eta Andoingo inauteriak Zaharrak Berrin

ol. Ots 17 , 2012
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan