Podcast: Play in new window | Download
Gaur Zaharrak Berri irratsaioan Joseba Egiguren kazetaria elkarrizketatu dugu. Duela gutxi Prisioneros en el campo de concentración de Orduña (1937-1939)liburua plazaratu du.
Orduñako Jesuiten ikastetxea konzentrazio esparru gisa erabili zuten eta 50.000 pertsona inguru pasa ziren bertatik. Konzentrazio esparru izan zen 1937-1939 tartean eta gerra bukatu ondoren gartzela bilakatu zen 1941. urterarte. Oso bizi baldintza txarrak izan zituzten: gaixotasunak, gosea eta tratu txarrak ohikoak ziren. Baldintza horien ondorioz konzentrazio esparru garaian 20 pertsona inguru hil ziren eta gartzela garaian 200 baino gehiago.
Konzentrazio esparrutik pasa ondoren batzuei heriotz zigorrera kondenatu zituzten, beste batzuk aske geratu ziren eta gehienak esklabu gisa Espainia osoan zehar bidali zituzten lan fortsatuak egiten errepideak eraikiz eta bestelako lanak egiten.