Frekuentzia: 95.5 FM
Eremua: Zuberoa
Webgunea: www.xiberokobotza.org
E-Posta: xiberokobotza@free.fr
Tfnoa: (0033) 559282987
Xiberoko Botzak1982 agorrilaren 4an egin zuen lehen emanaldia Irabarneko jauregitik, eta 1985ean estudioak jarri ziren Mauleko plazan. Hastapen batean euskaltzale eta ezkertiarrek eraiki zuten irrati librearen xedez, orduan monopolioa zuten Sud-Ouest, Miroir eta Radio France irratien bazterketa gainditzeko. Hortakoz ere irekia zen hizkuntza aldetik: euskaraz egitea lehentasuna zuen euskaldunentzako. Euskara ez zekiten laguntzaileentzako, berriz, irekia zen. 1986an Mendililia Irratia hasi zen Xiberoko Botzean parte hartzen ez zutenen eskutik. Geroztik arazorik gabeko xiberoko berri eta euskal musikak hedatzen ditu Mendililiak. Aldiz, ikastola berri, AEKk, CGT sindikatuak eta beste hainbat borroka eramaten duten taldeak Xiberoko Botza dute hedabide garrantzitsuena.