Frekuentzia: 105.5 FM
Eremua: Ondarroa
E-posta: info@radixu.info
Webgunea: www.radixu.info
Tfnoa: 94 6134007
Ondarruko Radixu Irratia 1989. urte amaieran sortutako irrati librea da, eta FMko 105.5 frekuentzian entzun daiteke. Lehen mugimenduak 1986an egin zituzten arren, ez ziren emititzen hasi lokal faltagatik. Hasierako probak Ondarruko Gaztetxe zaharreko gela batean egin zituzten, ondoren kanpantorrera pasa zelarik. Ondarroako Rock taldeen laguntzari esker lortu zuten irratiko tresneria lortzeko beharrezko dirua, Gaztetxean eskainitako kontzertuen bidez, eta Ondarruko Udalak kanpandorrea utzi zien estudioak kokatzeko.
Era guztietako irratsaioak eskaini izan dituzte: musikari lotuak asko, baina hitzak ere leku nabarmena hartu izan du beti. Eztabaidak edo tertulia tarteak, albistegiak, lehiaketak, zorion tarteak, literatura eta poesiaren ingurukoak, elkarrizketa saioak, herriko kontuak eta gorabeherak, burutazio barregarri zein serioak… Herrian eragin handia izan duten irratsaioak ere egin izan dituzte: herriko jaietan kaletik zuzeneko emanaldiak, estropaden jarraipenak, Egia-Iriondo lasterketaren inguruko emankizunak, San Juan suei buruzko irratsaio bereziak, preso politikoei eskainiak, hainbat musika taldek eskeinitako zuzeneko emanaldiak…