LANAREN EKONOMIA: Jaurlaritzaren aurreikuspen ekonomikoak okerrera doaz

Lanaren ekonomia irrati tartea bueltan da Bilbo Hiria irratian. Lanaren ekonomia irrati saioan langileen ikuspegi ekonomikoa jorratzeko sortu da, Endika Alabort Amundarain eta  Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariek gidatuta. Langile izatea ekonomia ikusteko era bat da. Gaurko saioan Euskal Autonomi Erkidegoaren egoera ekonomikoa aztertu dute, Errendimenduaren gizartea saiakera ezagutarazi eta eskola segregazioaren inguruan mintzatu dira Argia astekariko Mikel Garcia Idiakez kazetariarekin. Ikasturte berrikuntzekin dator,  Bilbo Hiria irratia eta Hordago aldizkariarekin elkarlanean arituko dira.

Koiuntura : Bizitzeko kostua gora, hazkunde ekonomikoa behera. Bizitzeko kostua gora, hazkunde ekonomikoa behera. Euskal ekonomia, Jaurlaritzaren “Koiuntura Di-DA batean” txostenaren arabera, txarrera egingo du: hazkundea murriztu eta oinarrizko bizi kostuak handitu.

Egitura : Errendimendu gizartearen hiztegia, Katakraken eskutik.

Argia : Eskola segregazioari urteetako jarraipena

Artikulua osorik irakurtzeko; https://www.elsaltodiario.com/lanaren_ekonomia/okerrera-doaz-eusko-jaurlaritzaren-aurreikuspen-ekonomikoak

Hurrengo podcasta

ATALKA, KITZIKA - Orgiak

ol. Urr 26 , 2018
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan