Podcast: Play in new window | Download
Iametza Interaktiboak, Argiak eta Ametzagaiñak urtero antolatzen duten Euskarabildua jardunaldiaren bosgarren edizioak gizartea mugiarazten duten jokabide komunikatiboak izango ditu aztergai. Hedabide handien komunikazioaz harago, “inoiz baino ozenago eta indartsuago hedatzen diren” gizarte mugimenduen mezuei erreparatu nahi diete. Eta horretarako, urtero legez, Euskal Herriko esperientzia eredugarrien berri izateaz gain, kanpoko hainbat adituren hitzaldiak entzuteko aukera izango da. Aukera, ostegun honetan izango da, azaroaren 10ean, Donostiako San Telmo museoan, baina aurrerapena egite aldera, Eli Pombo, Iametzako kudeatzailea batu da gurera.